Azpidazki

 
  • azpidazki
  • Jakiteko
    • Arauak
      • Data
      • Ordua
      • Zenbakiak
      • Helbideak
      • Laburtzapenak
      • Letra larriak eta xeheak
      • Idaz-estiloa
      • Puntuazio-zeinuak
      • Testuak ele bietan
      • Erderakadak + hiztegi batua
      • Euskalkiak
      • Unibertsitateen izenak
      • Udalerriak
      • Itzulpenak
    • Gramatika
      • Alfabetoa
      • Aditza
      • Deklinabidea
      • Hitz amaierako-a
      • Ortografia
      • Terminologia-sorkuntza
      • Euskaltzaindiaren arauak
  • Esaldiak
    • Komunikazioetarako esaldiak
    • Agurrak
  • Idazki ereduak
    • Dokumentuak
      • Hizkuntza irizpideak
    • Oharrak eta kartelak
      • Gomendioak
      • Kartel ereduak
    • Txantiloiak
      • Agurra
      • Faxa
      • Eskabidea
      • Bertaratze-ziurtagiria
      • Agirien ziurtagiria
      • Barne-dokumentuak
      • Tituluen ziurtagiria
      • Ikasleari agiria eskatzeko
      • Erabakia
  • Zer da?
  • Hitz gakoak
  • Bibliografia
  • Egileak

Hitz amaierako-a

-A NOIZ BEREZKO, NOIZ EZ

Euskal hitz batzuk -a letraz bukatzen dira; amaierako -a berea dute: anaia, gauza, kultura, bidaia, maila eta abar.

Gainerako hitzek beste edozein letra daukate amaieran, baina a artikulua ere har dezakete (adib., etxe --> etxea).

-A berezkoa duten hitzak oso-osorik idatzi behar dira: bi anaia, edozein gauza, kultura guztietan eta abar.

Hiztegietan bukaerako a-rekin agertzen dira a berezkoa duten hitzak.

Halaber, deklinatzean gorde egin behar da -a hori, baina bada bukaera aldatzeko lege fonetiko bat:

A+E=E


Alaba + -EN = alabEN

 

-A BEREZKOA DUTEN HITZAK

1. Banakako hitzak (banan-banan buruz ikasi behar dira edo hiztegira jo behar da informazioaren bila). Zerrenda

2. Zenbait udal-izen: Azpeitia, Barrundia, Ermua... Udalerriak

3. Atzizki edo amaierez osatutakoak. Atzizkiak

4. Jatorrizko erdaran a letraz bukatutako hitz guztiak, adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, kultura, literatura, enpresa, teknika, filosofia, garantia, hierarkia,...

 

BEREZKO -a NOIZ GALTZEN DEN




-A berezkoa duten hitz batzuek, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean, "-a" gal dezakete. Ondokoak dira:

 

  • -IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, ortografi arauak, erreferentzi puntua, diplomazi falta, bidai agentzia, Filosofi Fakultatea, Euskal Autonomi Erkidegoa...
  • Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna, kultur ekintza, natur zientziak, literatur tradizioa.

 

Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:

 

         a) Berezko -a eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza, adibidez).


         b) Berezko -a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza, adibidez).


         c) Berezko -a-z eta marratxorik gabe (bidaia agentzia, kultura ekintza, adibidez).

 

A berezkoa duten gainerako hitzek ez dute sekula galtzen ( trebakuntza-eskola, adibidez).

 

Hitz-elkarketa