Gomendioak
Hainbat gomendio:
* Gogoan izan: kartelak informazioa emateko dira, zerbait jakinarazteko
* Jartze hutsak ez du esan nahi irakurriko direnik. Beraz, beste hainbat alderdi ere kontuan izan beharko ditugu, hala nola, non jarriko dugun, nola erakarri ikuslearen arreta (koloreak, diseinua)...
* Kartela diseinatzen hasi aurretik, komeni da kartelaren mezu nagusia argi izatea: ideia nagusia, osagarriak, hainbesteko garrantzia ez daukatenak... Progresiboa izatea komeni da, hierarkia izatea: zer (titulua) eta gero xehetasunak, irakurtzen jarraitu nahi duenarentzat
* Komenigarria da kartela "bisuala" izatea, lehen begiratuaz mezuaz jabetzea eta ikuslearengan jakin-mina sortzea
* Informazio gehiegik, kartela eduki gehiegiz betetzeak, ilundu edo eragotzi egin dezake komunikazioa; asko betez gero batzuetan zaila da mezu nagusia identifikatzea
* Testu laburrak errazago irakurtzen dira luzeak baino
* Erakargarria izateko, komeni da diseinua zaintzea: paperaren tamaina eta kolorea, letra-tipoa eta -tamaina, lerroak, marrazkiak eta abar.
* Ondo pentsatu zer nabarmendu nahi dugun eta nola, ahalik eta ulergarrien eman behar diogu irakurleari: letra larri askok azkenean nekatu egiten dute, dena beltzez jarriz gero kosta egiten da garrantzitsuena nabarmentzea...
* Kartela jartzea bezain garrantzitsua da kentzea (garaia pasatzean) edo berritzea (egunerokotasuna galdu ez, baina papera zaharkitua dagoelako; ez duelako jendearen arreta erakartzen...)
* Gai berari buruzko bi kartel egin behar direnean (bata euskaraz, bestea gaztelaniaz) komeni da antzekoak izatea (paper-mota eta -tamaina, marrazkiak, letra-tipoa eta -tamaina...), edukia ere bera delako
* Askotan komeni da jartzea kartela zeinek atera duen (adibidez, goiburu edo idazpuruan zentroaren anagrama jarrita, sinaduraren bidez...). Halaber, batzuetan garrantzitsua da jartzea kartela noiz egin den
* Euskara nabarmentzeko hainbat gomendio daude (Testu elebidunak)