Unibertsitateen izenak
ESPAINIAKO UNIBERTSITATEEN IZENAK
Hona hemen hainbat irizpide, unibertsitateen izenak gaztelaniaz daudenean itzultzeko:
1) Leku baten izena adierazten denean ez dago arazorik:
Universidad de Salamanca = Salamancako Unibertsitatea.
2) Izena deskriptiboa denean, berriz, ahal baldin bada saiatu izenak esan nahi duena euskaraz ematen:
Universidad Pontificia de Comillas = Comillasko Eliz Unibertsitatea
3) Pertsona izena denean zailagoa izaten da, ez baitago beti araututa izen
historikoak etab. nola eman behar diren:
Universidad Sancho El Sabio = Antso Jakituna Unibertsitatea
Halakoetan, Euskaltzaindiak emandako zerrendetan ageri badira, hortik hartu; bestela, hiztegi entziklopedikoetara jo.
4) Leku-izen batzuek azentu-marka daukate. Aukerakoa da azentuarekin edo azenturik gabe idaztea.
Espainiako Unibertsitateen taula
ATZERRIKO UNIBERTSITATEEN IZENAK
Hona hemen hainbat irizpide, unibertsitateen izenak gaztelania ez den erdaran daudenean itzultzeko:
* Leku izenak direnean ez dago arazo handirik:
Université de Bordeaux = Bordeleko Unibertsitatea
University of Cambridge = Cambridge-ko Unibertsitatea
* Izena deskriptiboa denean edo pertsona-izena denean, printzipioz ez genituzke itzuli beharko, EHUko lan-hizkuntzak eta hizkuntza ofiziala euskara eta gaztelania baino ez direlako. Gainera, beti gerta daiteke gure inguruko inor gutxik ulertzen duen hizkuntzaren bateko izen bat agertzea, eta, beraz, ezin ematea izen horiek euskaraz.