Azpidazki

 
  • azpidazki
  • Jakiteko
    • Arauak
      • Data
      • Ordua
      • Zenbakiak
      • Helbideak
      • Laburtzapenak
      • Letra larriak eta xeheak
      • Idaz-estiloa
      • Puntuazio-zeinuak
      • Testuak ele bietan
      • Erderakadak + hiztegi batua
      • Euskalkiak
      • Unibertsitateen izenak
      • Udalerriak
      • Itzulpenak
    • Gramatika
      • Alfabetoa
      • Aditza
      • Deklinabidea
      • Hitz amaierako-a
      • Ortografia
      • Terminologia-sorkuntza
      • Euskaltzaindiaren arauak
  • Esaldiak
    • Komunikazioetarako esaldiak
    • Agurrak
  • Idazki ereduak
    • Dokumentuak
      • Hizkuntza irizpideak
    • Oharrak eta kartelak
      • Gomendioak
      • Kartel ereduak
    • Txantiloiak
      • Agurra
      • Faxa
      • Eskabidea
      • Bertaratze-ziurtagiria
      • Agirien ziurtagiria
      • Barne-dokumentuak
      • Tituluen ziurtagiria
      • Ikasleari agiria eskatzeko
      • Erabakia
  • Zer da?
  • Hitz gakoak
  • Bibliografia
  • Egileak

Letra larriak eta xeheak

Batzuetan zalantzan ibiltzen gara, zenbait hitzen lehenengo letra nola idatzi behar dugun, larriz (maiuskulaz) edo xehez (minuskulaz): nola idazten dira karguak? Eta fakultateen izenak? Eta irakasgaienak? Hori gutxi balitz, gainera, zenbaitetan itsu-itsuan erdarari jarraitzen diogu, eta berdin jokatzen dugu...

 

Hona hemen zenbait gomendio, arazo edota zalantza horiek saihesteko.

 

Letra larria erabiliko dugu... Adibideak

 

  Testuen hasieran, puntuaren ondoren dauden hitzetan

  Beste era batera esateko...

 

  Lehenik eta behin, esan dezagun...

 

  Bi puntuen ondoren, hitzez hitzeko aipamenetan

  Dekanoak hauxe adierazi zuen: “Ikasturteak aurrera egin ahala ikusiko dugu nola jokatu...” 

 

  Erakunde pribatu nahiz publikoen izenekin

  Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Durangoko Musika  Patronatua (baina Irakasle da musika-patronatu batean)

 

  Alderdi politiko, sindikatu eta abarrekoekin

  Euskadiko Langile Komisioak, Ikasle Abertzaleak...

 

  Instituzioen izenekin (izen ofizial hori pluralean dagoenean, ordea, letra xehez)

  Leioako Udala, baina Bizkaiko udalakGipuzkoako Foru Aldundia, baina EAEko foru aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatea, baina Euskal Herriko unibertsitateetan   
 Fakultate, eskola, sail, zerbitzu eta abarren izenetan   

  Farmazia Fakultatea, Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua...        

 

  Dekretu, lege, erabaki eta horrelakoetan, izen osoa agertzen denean

  Abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoa (baina "...eta legeak dioenez...")

 

  Izen berezietan: pertsona  izenak, ezizenak, animalien izenak, baita bestelakoak ere…

  José Mª Sánchez Carrión ‘Txepetx’

  Campus honetako lorategian “Perla” txakurra galdu zen atzo

  EHUren Campus aldizkaria

 

  Erlijio jaietan eta entzute handiko egunetan

  Gabonak, Euskararen Eguna, Maiatzaren Lehena...     

 

  Estatu, herri, herrialde eta administrazio entitateen izenetan  

  Gasteiz, Araba, Europa, Hirugarren Mundua...

  Herritarrak izendatzeko, NONGO kasua erabiliz gero

  Gasteizko, Arabako, Europako, Hirugarren Munduko...    

 

 Sarien edo lehiaketen izenetan ("sari" edo “lehiaketa” hitza, xehez hasita)

  Nobel saria, Iparragirre saria, Felix Ugarte itzulpen-lehiaketa...        

 

  Aita Saindua, Errege, Erregina eta erregezkoen izenak bakarrik idazten ditugunean

  Ingalaterrako Erregina, Aita Saindua...Pertsona izena ondoan badute, xehez: Isabel II.a erregina, Joan Paulo aita saindua   

 

  Egoitza ofizialen izenetan

  Aramaioko Udaletxea, Ajuria Eneako jauregia...   

 

  Astronomiaz ari garenean, planeta, izar eta konstelazioen izenetan:

  Lurra (baina Erabat lur jota nago), Eguzkia (baina Hondartzan dago, eguzkitan)...

 

  Erreferentzia kardinaletan, izenak direnean bakar-bakarrik, ez izenondo direnean:

  Iparra, Hegoa, Mendebaldea (baina Errenteriako hegoaldean, Baionako ekialdean…)       

 

  Jakintza-arloen eta irakasgaien izenetan:

  Antropologia Fisikoa, Dermatologia, Finantza Kontabilitatea I eta II...  

 

  Estatuaren botereen izenetan, maila guztietan

  Legebiltzarra, Hezkuntza Saila, Ikerketa Zuzendaritza...     

 

  Erakundeetako batzordeen izenetan

  Euskara Batzordea, Campuseko Liburutegi Batzordea...   

 

  Liburuen izenetan, hitz nagusiak beti larriz, komatxoen artean ez doanean:

  Euskal Estilo Libururantz, baina “Euskal estilo libururantz”

 

  Sainduen izenetan

  San Fermin, San Joan...   
  Geografia edo lekuen izenetan (baina izen generikoa xehez)   Bizkaiko itsasoa, Tolosaldea eskualdea, Manuel Lardizabal pasealekua, Oñati plaza...

  Beste hizkuntza batetik hartzen baditugu, ordea, generikoa ere larriz: Buckingham Palace, Oxford Street...

 

Letra xehea erabiliko dugu... Adibideak 

  Urtaro, hilabete eta asteko egunetan

  Garai ona da udaberria lan horiek egiteko

  Matrikula irailean egin beharko duzu

  Bilera berezia egingo dugu asteartean

 

  Eibarren, 2008ko urriaren 19an

  Kargu ofizial eta akademikoetan   Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea

  Epaimahaiko idazkaria

  Medikuntza eta Odontologia   Fakultateko bulegoburua

  “Nongo” adierazteko, gentilizioa (-tar) erabiltzen dugunean   Neska horiek arrasatearrak dira

  Orain ere gehienok nafarrak gara

 

  Autobus-gidaria santurtziarra zen 

  Hizkuntzen izenak   Atzerrira joan da, alemana ikastera

  Ahal dugun guztietan, euskara erabiltzen dugu lanean

 

  Aita Saindua, Errege, Erregina eta erregezkoen izenak, ondoan izena baldin badute

  Isabel II.a erregina, Joan Paulo aita saindua
  Tituluetan   Baigorriko bizkondea, Nahikolukeko dukea...
  Geografia-izenen generikoetan   Bizkaiko itsasoa, Ibaizabal ibaia,  Gorbeia mendia...
  Herri edo hirietako jaiak adierazteko garaian (letra xehez eta pluralean)   Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak

 

 

Jai hartuko dugu sanprudentzioetan

 

 

Izenaren atzean jauna, andrea... erabiltzen ditugunean
  Mutiozabal jauna, zuzendari andrea...