Azpidazki

 
  • azpidazki
  • Jakiteko
    • Arauak
      • Data
      • Ordua
      • Zenbakiak
      • Helbideak
      • Laburtzapenak
      • Letra larriak eta xeheak
      • Idaz-estiloa
      • Puntuazio-zeinuak
      • Testuak ele bietan
      • Erderakadak + hiztegi batua
      • Euskalkiak
      • Unibertsitateen izenak
      • Udalerriak
      • Itzulpenak
    • Gramatika
      • Alfabetoa
      • Aditza
      • Deklinabidea
      • Hitz amaierako-a
      • Ortografia
      • Terminologia-sorkuntza
      • Euskaltzaindiaren arauak
  • Esaldiak
    • Komunikazioetarako esaldiak
    • Agurrak
  • Idazki ereduak
    • Dokumentuak
      • Hizkuntza irizpideak
    • Oharrak eta kartelak
      • Gomendioak
      • Kartel ereduak
    • Txantiloiak
      • Agurra
      • Faxa
      • Eskabidea
      • Bertaratze-ziurtagiria
      • Agirien ziurtagiria
      • Barne-dokumentuak
      • Tituluen ziurtagiria
      • Ikasleari agiria eskatzeko
      • Erabakia
  • Zer da?
  • Hitz gakoak
  • Bibliografia
  • Egileak

Ordua

LEHEN "T´ERDI" IDAZTEN GENUENA ORAIN "ETA ERDI"

Hitzen batean letra bat edo beste isiltzen dugunean, apostrofoa (') erabili izan dugu. Adibiderik argiena eta ia bakarra "eta erdi"-ren kasua da (agur t'erdi)

Orain arte zenbakiekin ere erabili izan da apostrofoa (adib.: Batzarrak hiru ordu t'erdi iraun zuen; ordu bi t'erdietan itxiko dugu...); baina Euskaltzaindiak kasu horietan "eta erdi" idazteko proposamena egin du.
Orduez ari garela: eta erdiak idatzi behar da (adib.: Lau eta erdiak dira; ordu bi eta erdietan itxiko dugu...).

ZIFRAZ EMATEKOTAN

ISOk (International Standarization Organization, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak) emandakoaren arabera: orduak, minutuak eta segundoak bina digituz eta bi puntuz bereizita.


Bulego-orduak, adibidez:
08:00 - 14:00     08:00etatik 14:00ak arte (etara)
15:30 - 17:30     15:30etik 17:30 arte (era)


ZIFRAZ EMANDAKOA DEKLINATZERAKOAN

Orduei plurala erantsi eta minutuei singularra:

17:00etan (bostetan)

17:25ean (bostak eta hogeita bostean)

17:15ean (bostak eta hamabostean)

17:45ean (bostak eta berrogeita bostean)


Kontuz, "laurden", "erdi" eta "laurden gutxi"-rekin, ISOk proposatutakoaren arabera idatzita baldin badaude, minutuak irakurtzen baitira: "hamabost", "hogeita hamar" eta "berrogeita bost", alegia.

EGITARAU, KARTEL ETA ANTZEKOETAN

Erdibide hau ere ontzat ematen da:

Arratsaldeko 5etan (bostetan)

Goizeko 11,30etan (hamaika eta erdietan)

Iluntzeko 8etatik 11k arte (zortzietatik hamaikak arte)