ETXEA KIDEAK ARGITALPENAK HARREMANETARAKO

 

  Aurkezpena Bideoak Ekipamendua Irudiak        
 
AURKEZPENA
 

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Produktu Diseinurako Laborategiak Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailaren interesei erantzuna ematen die Produktuaren Diseinu, Alderantzizko Ingeniaritza eta Prototipatze Arinaren arloko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan.

Lantaldea ondorengoek osatzen dute: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak, Ingeniaritza Mekanikoa eta Matematika Aplikatua Sailetako irakasle multzo batek, proiektu zehatzetarako kontrataturiko ikerlariek, doktore-tesia garatzen dauden  ikertzaileek eta Industria Diseinu eta Proiektuen Kudeaketako intentsifikazioan dauden aurre graduko barne-ikasleek.

Laborategia azken belaunaldiko ekipamenduaz dago hornituta. Datu-atzipen sistemei dagokienez, tipologia ezberdinetako 3D eskanerrak daude, hala nola Creaform-en Handyscan Exascan eta Handyscan Revscan, Gom-en Atos edota Next Egine-ren 3D Scanner HD.

Era berean prototipatze arineko bi makina daude, Stratasys-en Dimension Elite modelo bat eta Z Corporation etxearen Zprinter 450. Alderantzizko Ingeniaritzan lan egiteko Rapidform XOR, Geomagic Studio eta ATOS bezalako software lizentziak erabiltzen dira eta ikuskaketarako Geomagic Qualify. Diseinurako softwareak CatiaV5, Solid Edge, NX6 eta SolidWorks lizentziak barneratzen ditu.

Ikerketa taldeak lankidetza erlazio estua gordetzen du Quebec-eko Laval, Burdeosko Ensam, Cardiff eta Halle-ko unibertsitatearekin.

Gainera, bere ikerlarien bitartez Laborategiak erlazio estua mantentzen du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Aeronautika Gela, Ekodiseinuko Gela eta Ormazabal Work Place-rekin, Ikertia Fundazioak antolatutako Product Lifecycle Management masterraren bitartez eta baita Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Berrikuntza Agentziak antolatutako Diseinu Kudeaketa eta Berrikuntza Masterraren bidez ere.
Taldeak hainbat enpresarekin lan egin du eta egiten du, hala nola Creaform, Ormazabal Taldea, Obeki Innobe, Metronic, Pukas, NGS, Pixel Sistemas, ServiDAT, Makser, Ikertia, BBYdigital eta DeltaCAD.
 

 GORA

BIDEOAK
       
ETB - Teknopolis (Euskera) ETB - Teknopolis (Castellano) PDL - Reverse Engineering CUIEET 2006
 

 

   

 GORA

EKIPAMENDUA
 

PROTOTIPATZE ARINA

 

DIMENSION ELITE

ZPRINTER 450

 

ALDERANTZIZKO INGENIARITZA

ATOS

HANDYSCAN  EXASCAN

HANDYSCAN  REVSCAN

NEXT ENGINE

     

SOFTWARE

 

ALDERANTZIZKO INGENIARITZA

  INSPEKZIOA    

DISEINUA

 

 

 

GEOMAGIC STUDIO

 

RAPIDFORM

 

 

GEOMAGIC QUALIFY

 

 

 

NX6

 

CATIA V5

 

SOLID EDGE

 

 

 GORA

IRUDIAK

 

 

 

 

   
 

 

   
   
     

 

 

 

 GORA

Azken eguneratzea: 2009-03-13