HELBURUAK
“Materialak + Teknologiak” taldea 1988. urtean sortu zen Iñaki B. Mondragon Egaña katedradunaren eskutik; bera da, gaur egun, taldearen zuzendaria. Taldeak egindako ikerkuntza aplikazio berrietarako material berri eta nanoegituraturiko materialen garapenean oinarritzen da. Materialen nanoeskalatik jokaera makroskopikorainoko prozesatze-teknologiekin eta karakterizazio-teknikekin lotzen da ikerkuntza.
Taldearen helburua askotariko aplikaziotarako material berriak garatzea da; besteak beste, aeronautikan, energiaren arloan, elektronikan, garraioan, medikuntzan, zuraren edo paperaren industrian, beste batzuen artean. Ikerkuntza materialen jokaera makroskopikorako diseinuan bideratzen da, materialaren morfologia eta nanoegitura kontrolatuz; horretarako, osagaien arteko azal-adhesioa, nanoordenazioa edo funtzionalizazio-ezaugarriak kontuan hartzen dira.
Bai jatorri naturala duten materialekin (zelulosazko mikrozuntzak edo nanozuntzak) bai sintetikoekin (nanotutuak, nanopartikulak, nanosilikak), ikertzen ari da era askotako matrize polimerikoak erabiliz, etorkizunean prestazio handiko material berriak eskuratuko dizkiguten material konpositeak aurkitzeko. Biopolimeroek ere (jatorri naturalekoak, biodegradagarriak, zuraren deribatuak, eta abar) ikerkuntzarako garrantzia dute talde honetan, jakina baita garrantzia izango dutela ingurumena babesteko.